Salmoak 9:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Almut labben . Daviden salmoa.

2. Jauna, bihotz-bihotzez nahi zaitut goretsi,zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu,

3. zure ohorez pozik dantzan egin,zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu.

4. Nire etsaiak, atzera egitean,zure aurrean oztopatu eta galdu egin dira.

5. Epaile zuzen horrek, epaimahaian eseririk,nire eskubidea eta auzia defendatu dituzu.

6. Nazioei mehatxu egin diezu,gaiztoak hondatu, haien izena betiko ezereztu.

7. Akabo etsaia, betiko hondaturik:haien hiriak porrokatuak, oroitzapena ere galdua.

Salmoak 9