Salmoak 89:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Etan ezratarraren poema.

2. Jauna, beti kantatuko ditut zure maitasun-egintzak,gizaldiz gizaldi iragarriko leial zarela.

3. Bai, ziur nago: zure maitasunak eratu zuen zerua,zerua bezain tinko ezarria da zure leialtasuna. (Jaunak)

4. «Neure aukeratuarekin ituna egin nuen,David neure zerbitzariari zin eginez:

5. “Tinko ezarriko dut betiko zure errege-jatorria,sendo sekulako zure tronua”». (Jainko paregabeari gorazarrea)

6. Zeruetan zure agintzari miragarria goresten dute, Jauna,aingeruen batzarrean zure leialtasuna.

7. Nor han goian Jaunaren pareko?Nor jainkoen artean Jauna bezalako?

Salmoak 89