Salmoak 88:14-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Baina nik, Jauna, deiadar degizut laguntza eske,zuregana doa nire otoitza goiz-goizetik.

15. Jauna, zergatik baztertzen nauzu,zergatik gordetzen aurpegia?

16. Haurtzarotik, dohakabe naiz eta gaixo,zure izu-ikaren zamapean lehertua.

17. Zure sumina gainetik igaro zait,zure ikara larriak galdu nau.

18. Uholdeak bezala murgildua naukate egun osoan,alde guztietatik inguratua.

19. Adiskide eta lagunak urrundu egin dizkidazu:ilunpeak ditut lagunarte bakar.

Salmoak 88