1. Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.
2. Jauna, izan onbera zeure herrialdearekin,aldatu Jakoben ondorengoen zoria;
3. barkatu zeure herriaren erruak, estali bekatu guztiak.
4. Baretu beroaldi hori, itzali zeure haserre-sua!
5. Eraberri gaitzazu, Jainko gure salbatzaile,ken gure kontra duzun sumina!
6. Beti haserre egon behar al duzu gurekin,menderik mende kopetilun?
7. Ez al diguzu berriro bizia emango,zure herria zurekin poz dadin?
8. Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,eman zeure salbamena!