1. Kanta. Asafen salmoa .
2. Oi Jainko, ez egon isilik, ez egon geldi eta mutu!
3. Horra zure etsaiak asaldaturik,gorroto dizutenak burua jasorik.
4. Zure herriaren kontra egitasmo maltzurrak dituzte,zuk babestuen kontra elkar hartu dute.
5. Hau diote: «Ea, suntsi ditzagun herri gisa!Ez bedi aipa gehiago Israelen izenik!»
6. Denek azpikerian bat egin dute, zure kontra hitzartu:
7. edomdar eta ismaeldarrek, moabdar eta hagartarrek,