1. Asafen salmoa.Jainkoa zerutar izakien batzarrean jaiki da,herri-agintarien aurka epaia emateko:
2. «Noiz arte eman behar dituzue bidegabeko epaiak,errudunen alde jarriz?
3. Defendatu gizagaixo eta umezurtzak,egin justizia dohakabe eta behartsuei!
4. Askatu gizagaixo eta behartsuak,libratu gaizkileen eskutik!»