Salmoak 81:9-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. «Entzun, ene herri, ohar degizut!Behingoz entzungo al didazu, Israel:

10. Ez izan zeure baitan beste jainkorik,ez dezazula adora jainko arrotzik.

11. Neu naiz Jauna, zure Jainkoa, Egiptotik atera zintuena.Ez duzu ahoa zabaldu besterik, eta aseko zaitut.

12. «Baina nire herriak ez zidan kasurik egin,Israelek ez zuen nirekin ezer nahi.

13. Orduan, zapuztu egin nuen bere burugogorkeriagatik:bizi zedila bere gogara.

Salmoak 81