1. Koru-zuzendariarentzat. «Liliak» doinuan. Aitorpena. Asafen salmoa.
2. Entzun, Israelen artzain,zeure herria artaldea bezala daramazun horrek!Hegaldun izakien arteko tronuan zauden hori,ager zakizkie distiraz
3. Efraim, Benjamin eta Manases leinuei!Suspertu zeure ahalmena eta zatozkigu salbatzera!
4. Oi Jainko, eraberri gaitzazu, erakutsi guri aurpegi argia, salba gaitezen!
5. Jauna, Jainko ahalguztiduna,noiz arte egon behar duzu haserre,herria otoizka duzun bitartean?
6. Negarra eman diguzu janari, malkoak erruz edari.