Salmoak 78:13-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Itsasoa erdibi egin zuen haiek pasatzeko,horma bat bezala urei tinko eutsiz.

14. Lainoaz gidatu zituen egunez, su-argiz gauez.

15. Basamortuan harkaitza zulatu zuen,lurpeko uretatik edanarazteko.

16. Harkaitzetik ur-lasterrak atera zituen,ura ibaika isurarazi.

17. Baina haiek Jainkoaren kontra bekatuan jarraitu zuten,basamortuan Goi-goikoaren aurka altxatu ziren.

18. Jainkoa probatu nahi izan zuten,gogoak ematen zien jatekoa eskatuz.

19. Jainkoaren aurka hitz egin zuten:«Gauza ote da Jainkoa guri basamortuan otordua emateko?

20. Egia, harkaitza jo eta ibaika isuri du ura;baina gauza ote da ogia emateko,bere herriari okela eskaintzeko?»

21. Hori entzutean, Jauna biziki haserretu zen:sumina piztu zitzaion Jakoben herriaren aurka,Israelen aurka;

22. ez baitzuten sinesten beren Jainkoarengan,ez ziren fio haren salbamen-asmoaz.

Salmoak 78