Salmoak 77:18-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Hodeiek euri-jasak bota zituzten,lainoek trumoia jo, zure geziak han-hemen bristadaka.

19. Zure trumoi-burrunbak zeruan jotzean,oinaztarriek mundua argitu zuten,lur-barrenak ikara eta dardara egin.

20. Itsasoan zehar igaro zinen, ur handien artetik oinez,baina inork zure aztarnarik aurkitu ezin.

21. Artaldea bezala eraman zenuen zeure herria,Moises eta Aaronen eskutik.

Salmoak 77