Salmoak 76:3-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jerusalemen du egoitza, Sionen bizilekua.

4. Han hautsi ditu guda-armak:arkuaren geziak, babeski eta ezpatak.

5. Distiratsua zu, handi-ederra,antzinako mendiak baino areago.

6. Dena lapurtu diete bulartsuenei ere,azken loak hartu ditu gudari adoretsuak,besoak mugitzeko ere ez dira gauza.

7. Zeure mehatxuaz, Jakoben Jainkoa,zurrun utzi dituzu gurdi eta zaldiak.

8. Ikaragarria zara: nork iraun zutik zure aurrean,zure haserrealdian?

Salmoak 76