Salmoak 75:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Asafen salmoa. Kanta.

2. Eskerrak zuri, Jainkoa, eskerrak zuri,hain hurbil zaitugun horri!Zeruak zure egintza miragarriak ditu iragartzen.

3. Hau dio Jainkoak: «Neuk erabakiko dudan unean,zuzenbidez epaituko dut mundua.

4. Nahiz eta lurrak bizilagun guztiekin ikara egin,nik dauzkat tinko haren zutoinak».

5. Hau diotset handiputzei: «Ez harrotu!»Eta gaiztoei: «Ez ibili indarrak erakusten!

6. Ez ibili arrandiaz indarrak erakusten,ez hitz egin horrela buru-harro».

7. Ez ekialdetik eta ez mendebaldetik,ez basamortutik ere, ez dator goraldia:

8. Jainkoak bakarrik du boterea;nahi duena eraisten du, nahi duena goratzen.

9. Eskuan du Jaunak kopa, ardo bizi nahastuz gainezka;bertatik isuriko die,eta lurreko gaizto guztiek edan beharko dute,hondar eta guzti zurrupatu beharko.

Salmoak 75