Salmoak 72:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Salomonena.Ene Jainko, emaiozu zeure zuzentasuna erregeari,zeure justizia erregearen semeari.

2. Goberna beza zure herria justiziaz,zure dohakabeak zuzenbidez.

3. Ekar bezate mendi eta muinoek herriarentzatjustiziazko bakea!

4. Egin biezaie justizia herriko dohakabeei,salba bitza behartsuak, apurtu zapaltzaileak!

5. Iraun beza eguzkia eta ilargia direino,munduaren azkena arte!

6. Jaits bedi euria belardira bezala,lurra asetzen duen lanbroa bezala.

7. Haren egunetan, lora bedi justizia,ugaldu bakea eta ongizatea, ilargia itzali arte!

8. Izan bedi nagusi itsasotik itsasora,lurraren bazter batetik bestera.

9. Makur bekizkio itsas herriak,jan bezate hautsa haren etsaiek!

10. Ekar biezazkiote erregaliakTarsiseko eta urrutiko herrietako erregeek,ordaindu zergak Saba eta Sebako erregeek.

Salmoak 72