3. Izan zakizkit harkaitz babesle;agindua duzu noiznahi etorriko zarela ni salbatzera.Bai, zu zara nire haitz eta gotorleku.
4. Aska nazazu, ene Jainko, gaiztoaren eskutik,bidegabeko eta gogorkeria-zaleen ukabiletik.
5. Jainko Jauna, zu zaitut itxaropen,zu gaztetatik neure segurtasun.
6. Zu izan zaitut euskarri amaren sabeletik,zuk atera nauzu amaren erraietatik.Zuri etengabe nire gorespena!
7. Mirari bat bezala gertatu nintzen askorentzat,zu zintudan neure babesleku seguru.
8. Zure gorespenez eta ekintza ospetsuezbetea nuen ahoa egun osoan.
9. Ez ni baztertu zahartu naizen honetan,ez eskutik utzi indarrak ahuldu zaizkidanean.
10. Etsaiak begira ditut,niri zelatan daudenek elkar hartu dute.
11. Hau diote: «Jainkoak bertan behera utzia du:segi atzetik, harrapatu, ez du inor izango libratzeko».
12. Jainkoa, ez gelditu niregandik urrun,ene Jainko, zatoz laster laguntzera!
13. Gal bitez lotsagarri nire salatzaileak!Irainak eta desohoreak estal bitzanire zoritxarraren bila dabiltzanak!