Salmoak 68:10-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Euria ugari bota zenuen, oi Jainko,zeure lurralde eta jabegoa indarberritu.

11. Hantxe kokatu zen zure herria;behartsuen ardura duzu, oi Jainko, zeure ontasunean.

12. Jaunak iragarpena egin du,ugaria da mezularien taldea:

13. «Ihesi doaz, ihesi, erregeak eta gudarosteak!»Lurraldeko larreak harrapakin gisa banatuak dira,

14. zuek artegian atsedenean zaudetelarik.Usoaren hegalak zilarrez estaltzen dira,lumak urre gorriz.

Salmoak 68