Salmoak 64:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

2. Entzun, ene Jainko, nire kexa,zaindu nire bizia etsai beldurgarriongandik.

3. Gorde nazazu makurren azpilanetik,elkar hartu duten gaizkileengandik;

4. ezpata bezain zorrotza dute mihia,geziak bailiran botatzen hitz pozoitsuak:

5. ezkututik jaurtitzen diote errugabeari,bat-batean eta ezeren beldurrik gabe.

Salmoak 64