Salmoak 6:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Zortzi hariko musika-tresnaz. Daviden salmoa.

2. Jauna, ez ni zigortu haserre, ez ni zentzatu sumindurik.

3. Erruki zakizkit, Jauna, makaldua bainago;senda nazazu, Jauna, hezur guztiak koloka baititut,

4. ikara bizian barrua.Eta zu, Jauna, noiz arte geldi?

5. Arren, Jauna, libra nazazu,salba heriotzatik, onbera zara eta.

Salmoak 6