Salmoak 51:13-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Ez nazazu bota zeure aurretik,ez utzi ni zeure espiritu santurik gabe.

14. Poz nazazu berriro zeure salbamenaz,sendotu zeure espiritu handi-zabalaz.

15. Zure bideak erakutsiko dizkiet gaiztoei,eta zuregana bihurtuko dira bekatariak.

16. Libra nazazu heriotza-zigorretik, ene Jainko,ene Jainko salbatzailea!Eta nire ezpainek poz-oihuz ospatuko dute zure salbazioa.

Salmoak 51