Salmoak 49:16-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Baina Jainkoak bizirik askatuko nau niHerioaren eskupetik, eta berekin eramango.

17. Ez beldur izan norbait aberasten bada,bere etxeko ondasunak areagotzen baditu;

18. hiltzean, ez du ezer berekin eramango,aberastasunak ez dio jarraituko.

19. Bizi zenean, hala ederresten zion bere buruari:«Txaloka ari zaizkit, dena ongi doakidalako!»

20. Bere arbasoen artera joango da,sekula berriro argirik ikusiko ez dutenengana.

21. Gizaki aberatsa eta zentzugabeaakabatzen diren animalien antzeko da.

Salmoak 49