1. Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen poema.
2. Oi Jainko, geure belarriz entzuna dugu, gurasoek kontaturik,zuk haien garaian, aspaldi hartan, eginaren berri.
3. Zeure eskuaz kanpora bota zenituen beste nazioak,gure gurasoak bertan landatzeko;beste herriak gogor jo zenituen,gure gurasoak bertan hazarazteko.
4. Ez ziren beren armei esker nagusitu lurraldeaz,ez zuten beren indarrari esker lortu garaipena,zure ahalmenari eta indarrarieta presentzia argitsuari esker baizik, maite zenituelako.