Salmoak 39:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Jedutun »en doinuaz. Daviden salmoa.

2. Neure buruari esana nion:«Zainduko dut neure jarduera, mihiaz huts egin ez dezadan;ezpainak josirik gordeko ditut,aurrean gaizkilerik dudan bitartean».

3. Mutu gelditu nintzen, behar baino ere gehiago isildu.Baina nire mina gero eta biziagoa;

4. erretzen neukan bihotza bularrean,gogoan nerabilela, sua pizten zitzaidan,ezpainak ireki nituen arte eta hitz egin:

5. «Jauna, emadazu ezagutzera neure azkenaeta neure bizitzaren luzera,zein galkorra naizen jakin dezadan.

6. Unetxo bateko bizia eman didazu;zure aurrean hutsa da bizitzaren iraupena.Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!

7. Ametsetan bezala dabil harat-honat,haizea bezain hutsala haren zalaparta;ondasunak pilatu eta norentzat jakin ez».

8. Zer itxaron dezaket, beraz, Jauna?Zuregan nire itxaropen bakarra!

9. Libra nazazu neure bekatu guztietatik,ez egin ni eroaren barregarri.

Salmoak 39