Salmoak 36:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Jaunaren zerbitzari Davidena.

2. Gaiztakeria mintzo zaio gaiztoari barruan.Harengan ez da Jainkoarenganako beldurrik.

3. Hain baitu leun hartzen bere burua,ez da gauza errua ikusteko, ez gorrotatzeko.

4. Okerra eta engainua besterik ez du ahoan,galdua du onerako sena.

5. Ohean ere, okerra darabil gogoan;bide txarrean setati, ez du gaizkia utzi nahi.

Salmoak 36