Salmoak 34:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Davidena. Abimeleken aurrean eroarena egin zuelarik, hark David bota eta honek alde egin zuenekoa .

2. Bedeinkatuko dut Jauna une oroz,etengabe goretsiko ene ezpainez.

3. Harro nago Jaunaz; entzun bezate apalek eta poztu.

4. Handietsi nirekin batera Jauna,gora dezagun elkarrekin haren izena.

5. Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun,beldur guztietatik libratu ninduen.

6. Hari begiratzen diotenak argi-argi egongo dira,ez zaie aurpegia lotsaz gorrituko.

7. Dohakabe honek dei egitean, Jaunak entzuneta larrialdi guztietatik atera zuen.

8. Zaindari dago Jaunaren aingeruabegirune diotenen inguruan, arriskuetatik ateratzeko.

Salmoak 34