11. Jaunaren egitasmoak, berriz, betiko dirau,haren barne-asmoak menderen mende.
12. Zorionekoa Jauna Jainko duen nazioa!Zorionekoa hark beretzat aukeratu duen herria!
13. Jaunak, zerutik begira, gizaki guztiak ikusten ditu;
14. bere bizilekutik jarriak ditu begiakmunduko biztanle guztiengan;
15. berak egin zituen haien bihotzak,eta adi dago haien egintza guztiei.
16. Erregea ez du gudaroste handiak salbatzen,ezta gudaria ere indar handiak libratzen.