1. Egin poz-oihu Jaunari, zintzook!Zuzenek behar dute Jainkoa goretsi.
2. Goraipa Jauna zitaraz, jo harentzat hamar hariko harpa;
3. kanta hari kantu berria, jo trebeki eta egin irrintzi.
4. Jaunaren hitza zuzen-zuzena baita,haren egintza guztiak fidagarriak.
5. Justizia eta zuzenbidea maite ditu;Jaunaren maitasunaz betea da lurra.
6. Jaunak bere hitzaz egin du ortzia,bere aho-arnasaz astro guztiak.
7. Itsas urak pilatzen ditu eta hesi barruan biltzen,ozeanoak multzotan batzen.
8. Errespeta beza Jauna lur osoak,ikara bitez haren aurrean munduko biztanle guztiak.