Salmoak 32:7-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Zu niretzat babesleku: arriskutik gordetzen nauzu,askapen-kantaz inguratzen.

8. «Irakatsi egingo dizut eta jarraibidea erakutsiko;aholku emango dizut eta zure ardura izango.

9. Ez izan zaldi eta mando adimengabeen antzeko:galgaz eta ahokoz eutsi behar zaio haien indarrari;bestela, ezin zara hurbildu».

10. Gaiztoentzat oinaze ugari;Jaunarengan konfiantza duena, berriz,haren maitasunak inguratzen.

11. Poztu eta alaitu Jaunarekin, zintzoak!Egin poz-oihu, bihotz zuzeneko guztiok!

Salmoak 32