Salmoak 30:3-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jauna, ene Jainkoa, oihuz laguntza eskatu dizut,eta sendatu nauzu.

4. Jauna, Herio Leizetik atera nauzu;hilobira jaistear nengoela, biziberritu.

5. Kanta Jaunari, haren fededunok,goretsazue, santua dela gogoratuz.

6. Haren haserrea une baterako, haren onginahia bizi guztirako.Arratsean negarrez bagaude ere, goizean berriro poz-oihuz.

7. Lasaialdian hau pentsatu nuen:«Ez dut sekula koloka egingo».

8. Zeure onginahiaz, Jauna,mendia bezain tinko ezarria ninduzun.Baina aurpegia gorde zenidan, eta larritu egin nintzen.

9. Zuri dei egin nizun, Jauna, zuri erregu:

10. «Zer irabazten duzu ni hilda, ni hilobira sartuta?Hautsak zu goretsiko ote? Zure leialtasuna iragarriko ote?

11. Entzun, Jauna! Erruki nitaz! Jauna, zatozkit lagun!»

12. Negarra dantza bihurtu didazu, dolu-jantzia festa-jantzi.

13. Nire barruak isildu gabe kantatuko dizu;Jauna, ene Jainkoa, eskerrak emango dizkizut beti.

Salmoak 30