Salmoak 29:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Davidena.Goretsi Jauna, zeruko izakiok,goretsi Jaunaren ospea eta indarra,

2. goretsi Jaunaren izen ospetsua!Ahuspeztu Jaunaren aurrean, bere santutasunez agertzean!

3. Jaunaren ahotsak ur gainean durunda:Jainko aintzatsuak trumoia jo du.Jauna ur handien gainean garai.

4. Jaunaren ahotsa indartsu,Jaunaren ahotsa arrandiatsu.

5. Jaunaren ahotsak zedroak ditu apurtzen,Jaunak Libanoko zedroak txikitzen.

Salmoak 29