Salmoak 27:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Davidena.Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu?Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu?

2. Gaizkileek ni suntsitzeko asmoz erasotzen badidate,beraiek, ene etsaiak, dira labaindu eta eroriko.

3. Gudaroste batek inguraturik ere, nire bihotzak ikararik ez;nire aurka borrokan hasita ere, nik konfiantza galtzen ez.

4. Gauza bakarra diot Jaunari eskatu,horixe bakarrik dut irrika:Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian,Jaunaren edertasunari begira eta haren tenpluaren zaindari.

5. Bere aterpean gordeko nau zoritxar-garaian,bere etxolako txokoan ezkutatuko,bere harkaitz gainera jasoko.

6. Horrela, burua tente eramango dutinguratzen nauten etsaien aurrean.Sakrifizioak eskainiko ditut haren etxolan poz-irrintziz,kantatu eta soinua joko diot Jaunari.

7. Entzun, Jauna, dei degizut! Erruki nitaz eta erantzun!

Salmoak 27