Salmoak 24:5-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Horrelakoa bedeinkatuko du Jaunak,justizia egingo dio Jainko salbatzaileak.

6. Horiek dira haren bila saiatzen direnak,Jakoben Jainkoa aurkitu nahi dutenak.

7. Ateak, zabal zaitezte!Antzinako ateak, zaudete zabalik,badator-eta erregea, aintzaz betea!

8. Nor da aintzaz beteriko errege hori?Jauna da, indartsu eta ahaltsua,Jauna, guduan ahaltsua!

9. Ateak, zabal zaitezte!Antzinako ateak, zaudete zabalik,badator-eta erregea, aintzaz betea!

10. Nor da aintzaz beteriko errege hori?Jaun ahalguztiduna,bera da aintzaz beteriko erregea!

Salmoak 24