Salmoak 21:7-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Izan ere, betiko bedeinkazioa ematen diozu,zeure presentziaz pozarren jartzen.

8. Bai, Jaunarengan du erregeak konfiantza;Goi-goikoak maite duelako, ez da kolokatuko.

9. Zeure eskuaz atzemango dituzu etsai guztiak,gorroto zaituztenak.

10. Labe gorira botako dituzu, zure haserrea agertzean;bere suminaz irentsiko ditu Jaunak, suaz kiskaliko.

11. Suntsituko duzu lurretik haien ondorengotza,gizakien artetik haien seme-alabak.

12. Zuri hondamena ekarri nahian,azpikeriak asmatzen badituzte ere, ez dute ezer lortuko.

13. Ihes eragingo diezu guztiei,zeure uztaia haien kontra tenkatuz.

Salmoak 21