Salmoak 2:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Zeruko tronuan dagoenak irri egiten du,Jaunak iseka haien lepotik.

5. Haserre mintzo zaie, bere suminaz ikara ematen die:

6. «Nik neuk sagaratu dut erregea Sionen, neure mendi santuan».

7. Jaunaren erabakia iragarriko dut. Hau esan dit:«Nire seme zara zu; gaur zaitut nik sortu.

8. Eskatu niri, eta nazioak emango dizkizut ondare,lur osoaren jabe egingo zaitut.

Salmoak 2