Salmoak 18:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Goretsia zu! Dei egin nion Jaunari,eta etsaiengandik salbatu ninduen.

5. Herio-lokarriek estutu ninduten,uholde gaiztoek ikaratu;

6. Herio Leizeko lokarriek ninduten lotu,herio-sareek harrapatu.

7. Larrialdian dei egin nion Jaunari, deiadar ene Jainkoari.Eta aditu zuen bere tenplutik nire oihua,haren belarrietaraino heldu zen nire deiadarra.

8. Ikaratu zen lurra eta dardaratu, mendien oinarriak mugitu,Jainkoaren haserreak baitzituen astindu.

Salmoak 18