1. Daviden otoitza.Entzun, Jauna! Justizia eske nator!Zaude adi nire deiadarrari, makur belarria nire otoitzari:ez dut engainurik ezpainetan.
2. Emazu nire aldeko epaia, ikus nire zuzentasuna.
3. Aztertu nire barrua, ikertu gauez ere, probatu suaz:ez duzu niregan okerrik aurkituko; nire ahoak ez du huts egin,
4. jendeak ohi duen bezala; gorde dut zure hitza,
5. bide latzetan sendo ezarri ditut oinak;zure arrastotik ez dira aldendu nire urratsak.