Salmoak 146:7-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Zapalduen eskubideak defendatzen ditu,gose direnei ogia ematen.Jaunak askatzen ditu presoak,

8. Jaunak zabaltzen itsuen begiak,Jaunak altxatzen lur jota daudenak.Jaunak maitatzen zintzoak,

9. Jaunak ditu etorkinak zaintzen,umezurtz eta alargunei zutik eusten,baina gaiztoen nagusigoa iraultzen.

10. Jauna errege da betiko,errege zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan!Aleluia! Gora Jauna!

Salmoak 146