Salmoak 145:13-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Zure erregetzak beti irauten du,zure aginteak menderen mendetan.Fidagarria da Jauna bere hitz guztietan,leiala bere egintza guztietan.

14. Erortzear direnei Jaunak die eusten,lur joak ditu altxatzen.

15. Zuri begira daude denak zain,eta zuk jaten ematen diezu bere garaian;

16. eskua zabaldu eta bizidun oro onginahiz asetzen duzu.

17. Zuzena da Jauna jokabide guztietan,leiala egintza guztietan.

18. Hurbil da Jauna dei egiten diotenengandik,benetan dei egiten diotenengandik.

19. Begirune diotenen nahia betetzen du,haien oihuak entzun eta salbatu egiten ditu.

20. Maite dutenak gordetzen ditu Jaunak,gaizto guztiak suntsitzen.

21. Egin beza nire ahoak Jaunaren gorespenaeta bedeinka bezate izaki guztiek haren izen santuabeti eta beti!

Salmoak 145