11. Aska nazazu ezpata zitaletik,libratu atzerritarren eskutik!Haien ahoari faltsukeria dario,haien eskuinak gezurrezko zina dagi.
12. Izan bitez gure semeak landareen antzeko,gaztedanik ongi haziak;gure alabak zutabeen antzeko,jauregiaren euskarri landuak.
13. Beterik beude gure bihitegiak,denetariko fruituz hornituak;ugal bitez artaldeak milaka eta milaka gure zelaietan;
14. mardul bitez gure abereak.Ez bedi izan inbasiorik, ez erbesteratzerik,ezta gure plazetan garrasirik ere.
15. Zorionekoa hauek guztiak dituen herria!Zorionekoa Jauna Jainko duen herria!