3. Ipini, Jauna, jagolea nire ahoari,zaindu nire ezpainetako atea.
4. Ez utzi nire bihotzari sineste okerretara jotzen,ez utzi niri txarkerietan gaiztoen lagun izaten:ez nadila gaizkileekin banketeetan partaide izan.
5. Zigor nazala Jainko zuzenak, zentzarazi Jainko onberak,baina ez dezala nire buruak gaiztoen olioz distira egin.Otoitzean iraungo dut nik, haien ohitura okerren kontra.
6. Epaile duten Harkaitzaren kontra amildu dira,atsegin hartu baitzuten niri entzutean:
7. «Nire hezurrak Herio Leizearen ertzean zabaldurik daude,errotarri hautsia lurrean bezala».