5. Zure nagusigoa dela eta, kantatuko dute:«Handia da Jaunaren ospea!»
6. Bai, gorena da Jauna,baina apalari arretaz dio begiratzen;harroari, berriz, urrutitik igartzen.
7. Arriskuz inguraturik aurkitzean,babestu nire bizia etsai amorratuengandik,luzatu eskua eta salba nazazu.
8. Dena egingo du Jaunak nire alde.Jauna, zure maitasuna betikoa!Ez utzi bertan behera hasi duzun lana.