1. Aleluia! Gora Jauna!Goretsazue Jaunaren izena,goretsazue, Jaunaren zerbitzariok,
2. Jaunaren tenpluan,gure Jainkoaren etxeko atarietan zaudetenok.
3. Goretsazue Jauna, ona baita,kanta berari, maitagarria baita.
4. Jaunak Jakoben herria aukeratu du,Israel bere jabego berezi bihurtu.
5. Badakit, bai, handia dela Jauna,jainko guztien aldean handia gure Jauna.
6. Nahi duen guztia egiten du Jaunakzeru eta lurrean, itsaso eta ozeanoetan.
7. Hodeiak zerumugan gora igoarazten ditu,erauntsiak tximistaka leherrarazten,haizea bere gordelekuetatik aterarazten.
8. Berak jo zituen Egiptoko lehen-sortuak, gizaki eta abere.
9. Mirariak eta egintza harrigarriak egin zituen Egiptonfaraoiaren eta beronen funtzionarioen aurka.