4. ez dut begirik itxiko, ez loak hartzen utziko,
5. Jaunari bizilekua,Jakoben Jainko indartsuari egoitza aurkitu bitartean».
6. Efratan entzun genuen kutxaren berrieta Jaar aldean aurkitu.
7. Eta esan: «Goazen Jaunaren egoitzara,ahuspez gaitezen haren oin-aulki aurrean!
8. «Jaiki, Jauna, zatoz zeure egonlekura,zatoz zeure kutxa indartsuarekin!
9. Jantz bitez zure apaizak salbamen-indarrez,ekin biezaiote poz-oihuka zure fededunek.
10. David zeure zerbitzariaren maitasunagatik,ez bota zeure aurretik zeuk aukeraturiko erregea!»
11. Jaunak Davidi zin egin dio,inoiz hautsiko ez duen hitza eman:«Zure odoleko bat ezarriko dut zure tronuan.