Salmoak 121:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Erromes-kanta.Begiak mendietara ditut jasotzen:nondik etorriko ote zait laguntza?

2. Jaunarengandik datorkit laguntza,zeru-lurrak egin zituenagandik.

3. Jaunak ez zaitu erortzen utziko,zure zaintzailea ez dago lo.

4. Ez, ez du sekula lorik egiten Israelen zaintzaileak.

5. Jauna duzu zaintzaile, Jauna gerizpe: alboan duzu beti.

Salmoak 121