Salmoak 119:68-75 Elizen Arteko Biblia (EAB)

68. Ona zara zu eta ongilea: irakatsi niri zeure arauak!

69. Gezurrez josten naute harroputzek;nik bihotz-bihotzez betetzen ditut zure legeak.

70. Harria bezain gogorra dute bihotza;nik zure irakaspena dut gozamen.

71. Beharrezkoa nuen atsekabetua izatea, zure arauak ikasteko.

72. Zein ona niretzat zure irakaspena,urre-zilarrezko milaka txanpon baino baliotsuagoa!

73. Zure eskuek egin ninduten eta eratu:emadazu adimena, zure aginduak ikas ditzadan.

74. Poztu egingo dira, ni ikusiz, zure esaneko direnak,zure hitzean jarria dudalako itxaropena.

75. Badakit, Jauna, zuzena zarela zeure erabakietan,leiala zarelako atsekabetu nauzula.

Salmoak 119