Salmoak 119:27-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

27. Ulertarazi niri zeure legeen bidea,eta zure dohain harrigarriak hausnartuko ditut.

28. Erortzen ari naiz nahigabez ahuldurik:jaso nazazu, zeure promesaren arabera!

29. Aldendu niregandik jokabide maltzurraeta emadazu zeure legea dohain.

30. Leialtasunaren bidea aukeratu dut,paregabetzat jotzen ditut zure erabakiak.

31. Zure xedapenei loturik nago: Jauna, ez ni lotsagarri utzi!

32. Zure aginduen bidetik lehiatuko naiz,barrua lasaitzen didazunez gero.

33. Erakutsi niri, Jauna, zeure arauen bidea,horri jarraitzea izango dut sari.

34. Ulertarazi zeure legea, eta gordeko dut,bihotz-bihotzez beteko.

35. Gida nazazu zeure aginduen bidetik, hori baitut atsegin.

36. Makurtu nire gogoa zeure xedapenetaraeta ez beste irabazirik desiratzera.

37. Urrundu nire begiak huskerietatik,emadazu bizia zeure indarrez.

Salmoak 119