Salmoak 119:152-161 Elizen Arteko Biblia (EAB)

152. Aspalditik ezagutzen ditut zure xedapenak,betidanik baitituzu ezarriak.

153. Begira nire atsekabeari eta libra nazazu,ez baitut zure irakaspena ahaztu.

154. Defendatu nire auzia eta aska nazazu,babestu nire bizia, zeuk hitzemanaren arabera!

155. Urruti dago gaiztoengandik zure salbazioa,ez baitute jotzen zure arauetara.

156. Neurrigabe zara bihozbera, Jauna:biziberri nazazu, zeure erabakien arabera!

157. Asko dira pertsegitzen nauten etsaiak;ez naiz, hala ere, zure xedapenetatik okertzen.

158. Desleialak ikusi eta nazka ematen didate:ez dute zuk hitzemana gogoan hartzen.

159. Ikus zein maite ditudan zure legeak!Biziberri nazazu zeure maitasunez!

160. Zure hitzaren funtsa leialtasuna da,zure betiko erabakien muina justizia.

161. Jauntxoek arrazoi gabe pertsegitzen naute,baina zure hitzek bakarrik ikaratzen ni.

Salmoak 119