15. Zure legeak nahi ditut hausnartu, zure bideak begi aurrean eduki.
16. Zure arauak ditut gozamen: zure hitzak ez ditut ahazten.
17. Egiozu on zeure zerbitzari honi: biziko naizeta zure hitza gordeko dut.
18. Ireki nire begiak, ikus ahal ditzadanzure legearen dohain harrigarriak.
19. Atzerritar naiz munduan: ez ezkutatu niri zeure aginduak!
20. Akiturik ditut barne-indarrak,zure erabakien etengabeko irrikaz.
21. Egin agiraka harroputz madarikatuei,zure aginduetatik aldentzen direnei!
22. Urrundu niregandik iraina eta mespretxua,gordetzen baititut zure xedapenak.
23. Nahiz eta jauntxoak nire aurka hitzartu,zerbitzari honek zure arauak hausnartzen ditu.
24. Bai, zure xedapenak ditut gozamen, horiek kontseilari!
25. Lur jorik nago:biziberri nazazu, zeure promesaren arabera!