Salmoak 119:137-147 Elizen Arteko Biblia (EAB)

137. Zintzoa zara zu, Jauna, zuzena zeure erabakietan.

138. Xedapen zuzenak ezarri dituzu, zeharo fidagarriak.

139. Maitasun-garrak erretzen nau,nire etsaiak zure hitzaz ahazten direlako.

140. Ongi egiaztatua da zuk hitzemana;maite du, bai, zure zerbitzari honek.

141. Txikia naizen arren eta mespretxatua,ez ditut zure legeak ahazten.

142. Zure justizia behin betiko justizia da,zure irakaspena fidagarria.

143. Larriak eta zoritxarrak jota nagoelarik ere,gozamen ditut zure aginduak.

144. Zure xedapenak behin betiko zuzenak:ulertarazi haiek niri eta biziko naiz.

145. Bihotz-bihotzez egiten dizut dei:erantzun, Jauna, eta gordeko ditut zure arauak.

146. Dei degizut: salba nazazu,eta beteko ditut zure xedapenak.

147. Eguna argitu baino lehen, deiadar degizut laguntza eske:zure promesetan dut itxaropen!

Salmoak 119