Salmoak 119:118-126 Elizen Arteko Biblia (EAB)

118. Mespretxatu egiten dituzu zure arauetatik saihesten direnak,gezur huts baitira horien egitasmoak.

119. Zabortzat dauzkazu munduko gaizto guztiak;horregatik maite ditut zure xedapenak.

120. Dardara dagit zure beldur-ikaraz, eta begirune diet zure erabakiei.

121. Zuzenbidez eta justiziaz jokatu dut:ez utzi ni zapaltzaileen esku.

122. Segurtatu onbidean zeure zerbitzari hau,ez nazaten harroputzek zapal.

123. Erreak ditut begiak zure salbazioaren zain,zuk hitzemaniko justiziaren zain.

124. Jokatu zeure zerbitzari honekin, zure maitasunari dagokionez:irakatsi niri zeure arauak!

125. Zeure zerbitzari nauzu: emadazu adimena,zure xedapenak ezagut ditzadan.

126. Ekin, Jauna, ordua da: zure legea hautsi egin dute!

Salmoak 119