5. Estualdian Jaunari nion dei egin,eta lasaibide emanez erantzun zidan.
6. Jauna nire alde, ez naiz beldur:zer egin dezake nire kontra gizakiak?
7. Jauna nire alde, nire sendogarri:etsaien porrotaz alaituko naiz.
8. Hobe da Jaunarengan babestea gizakiaz fidatzea baino.
9. Hobe da Jaunarengan babestea handikiez fidatzea baino.
10. Jentil-herriek inguratu ninduten:Jaunari esker erabat suntsitu nituen.
11. Inguratu ninduten, inguratu:Jaunari esker erabat suntsitu nituen.
12. Liztorrek bezala inguratu ninduten,sua sastrakan bezala zirtaka:Jaunari esker suntsitu nituen.
13. Gogor bultzatu ninduten botatzeko,baina Jaunak lagun egin zidan.
14. Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile.
15. Poz- eta garaipen-oihuak dira zintzoen etxoletan:«Jaunaren eskua garaile,
16. Jaunaren eskua bikain, Jaunaren eskua garaile».
17. Ez, ez naiz hilko, biziko baino,Jaunaren egintzak kontatzeko.
18. Bai, gogor zigortu nau Jaunak,baina heriotzara eraman ez.
19. Zabaldu niri garaileen ateak,Jauna gorestera sar nadin.