Salmoak 118:2-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Esan bezate israeldarrek: «Haren maitasuna betikoa».

3. Esan bezate aarondar apaizek: «Haren maitasuna betikoa».

4. Esan bezate Jaunari begirune diotenek:«Haren maitasuna betikoa».

5. Estualdian Jaunari nion dei egin,eta lasaibide emanez erantzun zidan.

6. Jauna nire alde, ez naiz beldur:zer egin dezake nire kontra gizakiak?

7. Jauna nire alde, nire sendogarri:etsaien porrotaz alaituko naiz.

8. Hobe da Jaunarengan babestea gizakiaz fidatzea baino.

9. Hobe da Jaunarengan babestea handikiez fidatzea baino.

10. Jentil-herriek inguratu ninduten:Jaunari esker erabat suntsitu nituen.

11. Inguratu ninduten, inguratu:Jaunari esker erabat suntsitu nituen.

12. Liztorrek bezala inguratu ninduten,sua sastrakan bezala zirtaka:Jaunari esker suntsitu nituen.

13. Gogor bultzatu ninduten botatzeko,baina Jaunak lagun egin zidan.

14. Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile.

15. Poz- eta garaipen-oihuak dira zintzoen etxoletan:«Jaunaren eskua garaile,

16. Jaunaren eskua bikain, Jaunaren eskua garaile».

17. Ez, ez naiz hilko, biziko baino,Jaunaren egintzak kontatzeko.

18. Bai, gogor zigortu nau Jaunak,baina heriotzara eraman ez.

Salmoak 118